Aretoa beteta zegoela ikusi ahal izan da Rober Astorganoren "Las mujeres de negro" dokumentala. Alberto Alonsok, Gogora Institutuko zuzendariak, Institutuaren dibulgazio-jardueraren barruan aurkeztu du ekimen hau, ezagutza zabaldu eta sozializatzeko helburuarekin. Gainera, ikus-entzunezko formatua izanik gaurkoa, jendearentzat erakargarria eta transmisio-ahalmen handikoa.
"Las mujeres de negro" filmak emakume ausarten istorio bat kontatzen du. Umiliazioak eta etengabeko errepresioa gorabehera, ez zuten atzera egin eraildako etxekoen memoria gordetzeko zereginean. Horiei esker, 1936an Errioxan eraildako 400 pertsona baino gehiago dauden 3 hobiak hilerri zibila dira gaur egun, ‘La Barranca’ izenekoa, Estatuko handienetako bat, 1979an eraikia.
Emanaldiaren ondorengo solasaldian Ruth Cancelok, Gogorako memoria teknikariak, Rober Astorganok, dokumentalaren zuzendariak, eta Amalia Pérezek, María Pellejero Calahorrako Beltzezko Emakumeen bilobak, parte hartu dute. Azken horrek hiru seme-alaba hil zizkioten: Aurelio, Vicente eta Emilio Pérez Pellejero.
Nabarmentzekoa da film dokumental honek 2025eko Publikoaren Saria jaso duela Nafarroako "Imágenes con Memoria" ikus-entzunezko topaketan.

