Luis Salaren 'Julián Zugazagoitia (1899-1940). Sin rencor. Vida y muerte de un periodista socialista' liburuaren aurkezpen eta sinaketa

Argitalpen-data: 

Luis Salaren 'Julián Zugazagoitia (1899-1940). Sin rencor. Vida y muerte de un periodista socialista' liburuaren aurkezpen eta sinaketa

Luis Salak ‘Julián Zugazagoitia (1899-1940). Sin rencor. Vida y muerte de un periodista socialista’ liburua aurkeztu du, Sara Hidalgo, EHUko Historia irakasleak lagunduta. Alberto Alonsok, Gogorako zuzendariak aurkeztu du ekimena.

Julián Zugazagoitia Mendieta (Bilbo, 1899) Espainiako XX. mendearen lehen erdian eragin handiko politikaria izan zen. ‘El Socialista’-ko zuzendaria, diputatua Errepublikako Gorteetan 1931 eta 1936an; eta Gobernazioko ministroa Juan Negrin buru izan zuen lehen Gobernuan, Zugazagoitia kazetaria eta egunkari-idazlea izan zen batez ere. Gestapok atxilotu zuen Parisen, agintari frankisten esku utzi zuen mugan, heriotzara kondenatu zuten eta fusilatu egin zuten Madrilen 1940ko azaroaren 9an. Biografia honek bere bizitza berreskuratu eta bere obra berrirakurri nahi du, belaunaldi berriek ezagut dezaten.

Aurkezpena otsailaren 19an izan da, 18:00etan, Gogoraren egoitzan (María Díaz de Haro 3, Bilbo).