Lehendakariak Buenos Airesko Museo Sitio de Memoria ESMAko arduradunak hartu ditu

Argitalpen-data: 

Iñigo Urkullu Lehendakariak Buenos Airesko Museo Sitio de Memoria ESMAko zuzendari Alejandra Naftal eta ESMAtik* bizirik atera den Graciela García Romero hartu ditu gaur eguerdian Lehendakaritzan. Topaketa hau Lehendakariak 2018ko azaroaren 1ean Argentinara egin zuen bisitaldiaren emaitza da, eta bertan izan dira, halaber, Jonan Fernandez eta Marian Elorza idazkari nagusiak eta Gogorako zuzendari Aintzane Ezenarro.

GOGORA institutuak Museo Sitio de Memoria ESMA izenekoarekin egindako ekimena da, eta “Ser Mujeres en la ESMA. Testimonios para volver a mirar” (ESMAn emakume izatea. Berriz begiratzeko testigantzak) erakusketa Bilbora ekartzea du helburu. Erakusketa bizirik atera ziren emakumeek ESMAko Eginkizun Taldearen genero-indarkeriari eta sexu-delituei buruz egindako testigantza judizialetan oinarrituta dago.

Gogora institutuak beste herrialde batean egindako memoriaren eraikuntza Euskadin ezagutzeko eta zabaltzeko egin duen nazioarteko lehen ekimena da.

Lehendakariarekin izandako Topaketaren ondoren, 14:30etan, Aintzane Ezenarrorekin, Ordezkaritzak Basauriko Memoriaren Plaza bisitatuko du; eta 18:30etan erakusketari hasiera emango zaio.

* Armadaren Mekanika Eskola (Escuela de Mecánica de la Armada - ESMA) atxiloketa eta torturako zentro klandestino bat izan zen Argentinako 1976-1983 aldiko diktadura militarrean.