2021eko Memoriaren Egunak bakearekin konprometitutako pertsonak eta mugimenduak aintzatesten ditu

Argitalpen-data: 

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak elkarrekin egingo dute Memoriaren Egunaren ekitaldia, Donostian, azaroaren 10ea. Aurtengo edizioaren leloa honakoa izango da: Bakearen alde egin zenuten guztioi, eskerrik asko!

Memoriaren Eguna - kartela  (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)   Behera ekarri eta zabaldu zure inguruan

Eusko Jaurlaritzak Memoriaren Egunaren harira ekitaldia egingo du, datorren azaroaren 10ean, Gipuzkoako Foru Aldundiarekin batera, Donostian, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimak oroitzeko.

Aurtengo edizioaren leloa «Bakearen alde egin zenuten guztioi, eskerrik asko! | A todas las personas que os comprometisteis con la paz, ¡gracias!» izango da, bakearen alde egin zuten pertsona, elkarte eta mugimenduei eskerrak emateko. Egoera txarrenetan ere, bizikidetza demokratikoa eta giza eskubideen eta bakearen defentsan oinarritutako gizartea eraikitzen eta defendatzen ahalegindu diren pertsonen konpromiso zibikoa nabarmendu nahi da.

Era berean, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu nahi du, urteen poderioz, gizarte-mobilizazioaren goranzko bilakaera eta terrorismoaren aurkako jarrera erabakigarria izan zirela terrorismoaren eta indarkeriaren amaieran. Ekitaldia 11: 00etan izango da, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Jargi Aretoan, Donostian, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela, Markel Olano Gipuzkoako Ahaldun Nagusiaren parte-hartzearekin. Ekitaldi hau batera antolatu dute Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak.