Udalek memoria proiektuak egiteko dirulaguntzak eskatzeko epea zabalduko da

Argitalpen-data: 

  • Udalei eta toki-erakundeei zuzendutako deialdiak Euskadiko memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzeko proiektuak diruz laguntzen ditu.
  • Eskariak aurkezteko epea irailaren 29an zabalduko da, urriaren 29a arte.
  • Guztira 137.500€ bideratu dira deialdi honetarako.

Udalek eta gainontzeko toki-erakundeek Euskadiko memoria historikoa eta demokratikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko dirulaguntzen eskaera-epea zabaldu da irailaren 29an. Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak urtero kaleratzen duten deialdi honek 137.500€ko diru-hornidura du.

Deialdi honen bidez, Gerra Zibiletik gaur egunera arte Euskadin demokraziaren eta askatasunaren alde egindako borrokaren eta memoriaren tokiko ikerketa-proiektu espezifikoak diruz lagundu ahal izango dira. Halaber, Memoria Historikoaren ibilbideak eratzeko eta sinbologia frankista kentzeko jarduerak diruz lagunduko dira.

Tokiko ikerketak, originalak, sustatu nahi dira, horien edizioa eta argitalpena diruz lagunduz, 1936tik Euskadin bizi izan diren eta giza eskubideen urraketa larriak eragin dituzten gertaera traumatikoak berreraikitzen laguntzeko. Lan horiek konpromisoa izan behar dute giza eskubideekin eta indarkeriarik ezarekin, bai eta Euskadiko memoria demokratikoaren balioak transmititzearekin ere.

Era berean, diruz lagundu daitezke Memoria Historikoaren ibilbideak konfiguratzeko eta garatzeko proiektuak. Proiektuek irudi eta seinaleztatze berberak izango dituzte, guztientzat berdinak, eta memoria demokratiko baten balioak errespetatzen dituen diskurtsoa izango dute.

Gainera, Euskadiko memoria demokratikoa transmititzen laguntzen duten gertakariak oroitzeko edo pertsonak omentzeko jarduerak sustatzen dira, bai eta horiek zabaltzeko jarduerak ere, hala nola jardunaldiak, mintegiak edo erakusketak.

Azkenik, sinbologia frankistaren hondarrak kentzeko jarduerak ere deialdi honen xede dira.

Eskaerak irailaren 29tik urriaren 29ra bitartean aurkez daitezke, izapidetze elektronikoaren bidez. Deialdi honen prozedura zehatza www.gogora.euskadi.eus webgunean kontsulta daiteke.