Argitalpen-data: 2016/04/24

Frankismoan eta diktaduran errepresaliatutako emakumeei Elgetan eskaini zaien omenaldia

Gogora Institutuaren zuzendaria den Miren Aintzane Ezenarro Egurbidek eta Biktimeen eta Giza eskubideen zuzendaria den Monika Hernando Porresek parte hartu dute omenaldian.

 

Gogora instituturen zuzendaria den Aintzane Ezenarrok eta Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendaria den Monika Hernandok parte hartu dute frankismoan eta diktaduran errepresaliatutako emakumeei Elgetan gaur goizean eskaini zaien omenaldian, Intxortako Erresistentziaren Egunaren harira. Ekitaldia Intxorta 1937 Kultur Elkarteak antolatu du.

Ekitaldian, berrogei emakumek eskultura bana eman diete beste hainbeste emakumeri, errepresaliatutako emakume milizianoen senideak horiek. Monika Hernandok miliziano horietako baten ilobari eman dio estatua oroigarria.