Gorpuzkiak berreskuratzea
Eusko Jaurlaritza 2003az geroztik ari da Gerra Zibilean desagertutako pertsonak aurkitu eta identifikatzako zereginean, Aranzadi Zientzia Elkartearekin duen lankidetza-hitzarmena baliatuz.
Hitzarmen horri esker, 45 hobi zabaldu dira eta 107 pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira. Gaur-gaurkoz, 19 familiak jaso dituzte euren ahaideen gorpuzkiak. Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan 57 pertsonaren gorpuzkiak daude hobiratuta, eta haietatik 11 daude identifikatuta. Identifikatu gabe dauden 44 pertsonaren gorpuzkiak hobiak zeuden udalerrietako hilerrietan daude.
2017an bost deshobiratze egin dira eta orotara bederatzi pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu. 2018an eta 2019an, berriz, pertsona banaren gorpuzkiak berreskuratu dira lurpetik.
Albisteak
-
Eusko Jaurlaritzak Lemoako Aramotz mendilerroan aurkitu dituzten Gerra Zibileko borrokalari baten gorpuzkiak lurpetik ateratzen parte hartu du 24/03/18 -
Duintasunaren kolunbarioak Gerra Zibileko beste 24 persona desagerturen gorpuzkiak jaso ditu 09/02/18 -
Gogora k lanean dihardu Zeanurin lurpetik ateratako bost milizianoak identifikatzeko eta beren familiartekoekin harremanetan jartzeko 31/01/2018 -
Eusko Jaurlaritzak parte hartu du Altun mendian aurkitutako bost gudulariren gorpuzkiak hobitik ateratzeko lanetan 20/11/17 -
Bizkaiko Lemoatx mendian aurkitutako gudulari baten gorpuzkien deshobiratzean parte hartu du Eusko Jaurlaritzak 20/11/17 -
Aintzane Ezenarro Legution aurkitutako Gerra Zibileko borrokalari baten gorpuzkiak lurpetik nola ateratzen dituzten ikustera joango da 25/03/17