Ikus-entzunezkoak ekoizteko dirulaguntzak

Gerra Zibiletik gaurdaino Euskadiko memoria demokratikoa berreskuratzearekin lotura duten ikus-entzunezko proiektuak laguntzeko diru-laguntza deialdi berria kaleratu du GOGORAk 80.000 eurokoa. Deialdi honen helburua memoriari buruzko funts bat sortzea da.

Ikus-entzunezko lanek aurtengo abenduaren 31rako egon behar dute amaituta eta landuko dituzten gaiak memoria historikoa berreskuratzearekin eta duela gutxiko memoriaren egia argitzearekin lotutakoak izango dira, demokraziaren eta giza eskubideen defentsaren ikuspegitik. Proiektu bakoitzak 10.000 euroko laguntza izango du gehienez.

Informazio gehiago

Azken aldaketako data: 2017/08/02