Memoria historikoa berreskuratzeko deialdia

112.500 euroko dirulaguntza bideratu da, Euskal Autonomia Erkidegoan 1936-1977 aldian memoria historikoa berreskuratu, ikertu eta ezagutarazteko proiektuak, zein, demokrazia eta
askatasunaren alde Euskal Autonomia Erkidegoan izandako ekimenak diruz laguntzeko.

Dirulaguntza eskatzeko aukera dute, estatutuetan, helburu modura, memoria historikoaren berreskurapena jasota duten elkarte eta fundazioak.

Zehazki, honako jarduerak sustatzeko bideratuko da laguntza:

  1. Gerra zibilaren eta diktaduraren errepresioarekin, erbestearekin, eta balio demokratikoen errealitate eta egoerarekin loturiko gertaerak eta prozesuak berritzera bideraturiko ikerketak egitea.
  2. Errepresioarekin, erresistentziarekin eta gizarte demokratikoa eraikitzearekin zerikusia duten pertsonak eta gertakizunak oroitzeko edo omentzeko jarduerak.
  3. Elkarteak antolatutako hedapen-jarduerak: jardunaldiak, mintegiak, aldi baterako erakusketak eta liburuxkak.

Informazio gehiago (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: