Proiektuak

Memoria plaza: Aurkezpena

Memoriaren Plaza 2016ko urtarrila eta 2019 urria bitartean martxan egon zen erakusketa ibiltaria da, memoriaren eraikuntzan gizartearen parte-hartzea bultzatzeko. Aldi horretan, erakusketaren 24 edizio egin, 21 herritan, hiru hiri-buruak barne, eta EAEko unibertsitateetako hiru campusetan: Deustun, Mondragon Unibertsitatean eta EHUren Donostiako Campusean. Ikusi Memoriaren Plazak egindako ibilbidea.
Erakusketak aukera ematen du ETAren eta GALen terrorismoaren eta beste terrorismo batzuen biktimen testigantzak eta bizipenak entzuteko, modu bereizian, bai eta legez kanpoko polizia indarkeriaren biktimenak ere.
Oraintsuko Memoria izeneko aldia (1960-2015) denboran gertukoak diren gertaerekin eta sufrimendu pertsonal eta familiarrekin lotuta dago, baita oraindik dauden min sozial eta politikoekin ere. Bertan, biktimen testigantzak garrantzi berezia hartzen du, eta balio handiko osagaia da bizikidetza eraikitzeko. Memoriaren Plazak biktimen eta gizartearen arteko elkarrizketa ahalbidetu du, taldeko mahai-inguruak eta dinamikak programatuz; horietan, entzunaldia eta parte-hartzea tartekatzen dira.
Horrez gain, Memoriaren Plazan, DBHko 4. mailako, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzako hezkuntza-tailerrak daude, ikastetxeekin lankidetzan. Helburua da biktimen testigantzen bidez indarkeriaren eragina ezagutzea eta iraganaren hausnarketa kritikoa egin ahal izatea. Ikasleek ere euren ekarpena egiten diote memoria eraikitzeari, euren mezua erakusketaren hormetan islatuz.

Ikusi zer dioten ikasleek  Memoria Plazan izandako esperientziaz

Ikusi biktimen parte hartzearekin egindako zenbait mahai inguru:

Azken aldaketako data: