Udalek garatutako proiektuak

Laguntza-lerro honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriek eta gainerako toki-erakundeek Memoria Historikoa berreskuratzeko proiektuak egiteko, Memoriaren Ibilbideak eratzeko eta sinbologia frankista kentzeko diruz laguntzea.

Zehazki, laguntzek honako jardun hauek sustatuko dituzte:

  1. Tokian tokiko ikerketa-jardunak, gerra zibileko eta diktadurako errepresioari, erbesteari eta balio demokratikoen egoera eta errealitateari lotutako jazoerak berreraiki eta prozesuak dokumentatzen dituztenak.
  2. Oroimen-ospakizun edo omenaldiak, errepresioaren, erresistentziaren eta gizarte demokratikoa eraiki duten pertsonen eta jazoeren ingurukoak.
  3. Zabalkunde-jardunak: jardunaldiak, mintegiak eta aldi baterako erakusketak, ikus- entzunezko produktuak eta ikerlanen argitalpenak.
  4. Altxamendu militarra, gerra zibila eta diktadurako errepresioa, orotara edo norbanakoen bidez, goresten dituzten armarriak, intsigniak, plakak, bustoak edo omentzeko diren beste objektu edo aipamenak kentzeko jardunak.
  5. Memoria Historikoaren ibilbideak sortu eta garatzeko jardunak, bertan sartuz espazioan bat datozen Euskadiko Memoria Historikoko toki bi edo gehiago biltzen dituzten multzoak, betiere historiaren edo sinbologiaren aldetik interpretazio-irizpide komunekoak. Ulertzen da Euskadiko Memoria Historikoko Leku bat dela Autonomia Erkidegoarentzat interesa duen espazio, higiezin edo ingurune bat, bertan garrantzi bereziko zerbait gertatu zelako, esanahi historiko edo sinbolikoa duelako edo, balio eta askatasun demokratikoak defenditzearren, memoria kolektiboan aztarna utzi duelako.

Guztira 137.500 euro bideratuko dira laguntza horietara, eta proiektu bakoitzak gehienez 10.000 euroko laguntza izango du.

Tramitazioa, argitaratzen den unean, GOGORAren webguneko diru-laguntzen atalean egin ahal izando da.

Azken aldaketako data: