Memoriak Bilduma

Zutik ozta-ozta nator

portada libro

Benantzio Iñurrietaren biografiarekin, “Memoriak” izeneko bildumaren bigarren argitalpena kaleratu du GOGORAk. Gure herriaren memoria demokratikoaren puzzlea osatzea du helburu, Benantzio Iñurrietarena bezalako bizi-istorioen berri emanda. Euskaltzalea, bertsozalea, zinegotzi abertzalea Soraluzen eta frankistek herrian sartzean atxilotu zuten lehenengo pertsona. 1936ko irailaren 26an eraman zuten etxetik “no se preocupe señora, volverá al instante” esanez eta 1940ko uztailean itzuli zen bertsotan “zutik ostostan nator” kantatzen zuela. Lau urte pasatu ziren, hamar kartzela eta gerra bat.

Urte haietan Benantziok bere familia eta lagunei idatzi zizkien eskutitzek ematen dute haren bizitzaren berri. Etxekoek 80 urtez gorde dituzte eta orain, Benan Oregik, bere bilobak, liburu honetan jasotzen ditu. Gizon baten historia da, familia batena, belaunaldi oso baten historia. Horregatik dute balioa familia girotik haratago. Azken finean, historia unibertsalak ere badira.

El Siglo de Luis Ortíz Alfau

“El siglo de Luis Ortiz Alfau” Ander Eizagirre kazetari eta idazleak idatzi du eta GOGORAren “Memoriak” bildumaren lehen alea da. Gure herriaren memoria demokratikoaren puzzlea osatzea du helbuur,hainbat bizi-istorioren beri emanda. Horietako bat da, hain zuzen, Luis Ortiz Alfaurena: Gerra Zibilean, kontzentrazio-esparruetan eta frankismoaren garaian bizi izandakoa kontatzen digu. Oraindik ere, ehun urte dituelarik, memoria historikoa berreskuratzeko ekintzaile sutsua da.

Liburua ondorengo orrialdean: eskuratu daiteke.

Capítulo 1

LO QUE TENGO QUE CONTAR ES IMPORTANTE AHORA

"Yo he tenido mucha suerte en la vida –dice Luis Ortiz Alfau, republicano, bilbaíno, que se fue a la guerra con 19 años, que corrió entre cañonazos y ametrallamientos, que cargó cuerpos despedazados en camiones tras el bombardeo de Gernika (…)
El 13 de octubre de 2016 cumplió cien años.

Una suerte loca."