Aurkezpena

Gogora

Memoria jaso eta transmititu

Gogora, Memoria, Elkarbizitza eta Giza Eskubideen Institutua gure herriko memoria demokratikoa jaso eta transmititzeko egitekoarekin jaio da.

Azken ehun urteetan indarkeriak markatutako esperientzia traumatikoen memoria gordetzeko eta transmititzeko eginkizuna du; bidegabeki pairatutako sufrimenduaren memoria, bai eta bizikidetza demokratikoa eta, are egoera txarrenetan ere, giza eskubideen eta bakearen defentsan oinarritutako gizartea eraikitzeko eta defendatzeko ahaleginaren memoria ere.

Memoria demokratikoa transmititzeko erantzukizun etikoa abiapuntu hartuta, memoriaren eraketa inklusiboa sustatzea eta herritarren parte-hartzea bermatzea da Institutuaren helburua. Memorien arteko elkarrizketa horrek muga bat baino ez du: memoria ezin da erabili gertaerak baztertzeko edo parekatzeko. Ez eta ezein terrorismo, indarkeria edo giza eskubideen urraketa mota justifikatzeko ere.