Gerra Zibileko bonbardaketak Euskadin

Xabier Irujok egindako "Atlas de bombardeos en Euskadi (1936-1937)" ikerketa-lanak 1936ko uztailetik 1937ko abuztura bitartean Euskadin egindako 1.220 bonbardaketa-operazio jasotzen ditu. Aldi horretan, Euskadiko 127 herri, Kantabriako 1 eta Nafarroako 4 bonbardatu zituzten. Bonbardaketa-operazio bat aire-unitate batek edo batzuek gerra-egun bakar batean helburu bakar bati egindako aire-erasoen multzoa da. Horrek esan nahi du bonbardaketa operazio batean bonbardaketa bat edo gehiago egin daitezkeela. Horrela, epe horretan 2.042 bonbardaketa izan ziren, 1.870 matxinatuek egindakoak eta 172 errepublikanoek egindakoak.

Lurraldeen araberako sailkapena honako hau izango litzateke:

  • Araba: 171 bonbardaketa operazio; 129 matxinatuek egindakoak eta 42 errepublikanoek egindakoak.
  • Bizkaia: 811 bonbardaketa operazio; 771 matxinatuek egindakoak eta 40 errepublikanoek egindakoak.
  • Gipuzkoa: 238 bonbardaketa operazio; 167 matxinatuek egindakoak eta 71 errepublikanoek egindakoak.

Bonbardaketen mapa geolokalizatua

Lana zabaltzea eta datuak bistaratzea errazteko, GeoEuskadi aplikazioan "Euskadiko bonbardaketen atlasa (1936-1937)" argitalpenean zehazten diren puntuak geolokalizatu dira. Horri esker, aldez aurretik ikus daitezke bonbardaketa geolokalizatuaren datu garrantzitsuenak eta informazio hori zabaltzeko atlasaren orrialdearen erreferentzia.