Proiektuak

Gerra zibileko desobiratzeak Euskadin

Eusko Jaurlaritzak eta Aranzadi Zientzia Elkarteak 2003an sinatu zuten hitzarmenaren baitan 46 desobiratze egin dira Euskadin: 24 Bizkaian, 15 Gipuzkoan eta 7 Araban. Guztira, 110 biktimen gorpuzkiak berreskuratu dira, 108 gizon eta bi emakume, eta horietako 27 identifikatu ahal izan dira, bat emakumea, Monica Barron del Val.

Horretaz gain, Euskaditik kanpo egindako desobiratzeetan, 9 pertsonen gorpuzkiak berreskuratu eta familiei eman zaizkie; denak Euskadin jaiotakoak edota bertako bizilagunak. Desobiratze hauetatik 4 Nafarroan egin dira eta 5 beste Erkidego batzuetan.

Jaitsi txostena PDF formatuan