Markina hobia (Markina, Bizkaia)
KOKAPENA | Markina (Bizkaia) |
BIKTIMAK | 1 |
IDENTIFIKATUTAKO BIKTIMA-KOPURUA | 1 |
DATA | 2015eko abenduaren 28a |
José Sagarna Uriarte (1911 Zeanuri, Bizkaia – 1936 Markina, Bizkaia) Zeanurin (Bizkaia) jaio zen. 1935eko ekainean apaiztu zen eta Amalloa-Larruskaingo San Inazio elizako adjutore izendatu zuten. 1936ko urriaren 20an fusilatu zuten Amalloan.
Hainbat ikerlarik egin dituzte ikerketak Euskal Herrian 1936ko uztailaren 18ko altxamendu militarraren ondorioz sortu ziren krimenei buruz. Ikerketa horien arabera, jakina da José Sagarna Uriarte apaiza, Zeanurikoa eta 24 urtekoa, Berriatuko lagunkidea, Amalloan fusilatu zutela, 1936ko urriaren 20an (Ferreiro, 2013).
Hainbat dira hau egiaztatzen duten ikerketa historikoak, batik bat, Euskal Herrian frankismoaren biktimen gainean egindako lehen zerrendak, Euzkadi bajo el régimen de Franco izenburua duena (III. Bolumena), “La represión en Vizcaya”, Sancho de Beurko 1939 artxiboa.
2015eko abenduaren 28an, Markinako Larruskaineko kanposantuko hilobian ehortzitako hondarrak atera ziren. Prozesu horretan egon ziren José Sagarna apaizaren ilobak.
Kanposantuko ezkerreko lerroan zegoen hilobi batean egin zen esku-hartzea. Bertan, marmol beltzean, honako testua grabatuta daukan estela bat zegoen: "SAGARNA ETA URIARTE TAR JOSE. ABADEA. ZEANURIN JAIO ETA 1936 KO URRIAREN 20 AN 24 URTE BAZALA HIL EBEN LARRUSKAINEN AMULATEGIKO BASERRIAN".
José Sagarnaren gorpuzkia Zeanuri kanposantura eraman eta bertan ehortzi ziren, 2015eko abenduaren 29an.