Proyectos
Memoriaren Plaza: Getxo
Getxoko Alkate Imanol Landak eta Aintzane Ezenarrok Gogora Institutuaren zuzendariak, Memoriaren Plaza Getxon inauguratuko dute datorren astelehenean, martxoak 13. Herritarrek parte hartzeko iaz martxan jarritako proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz. Erakusketa Areetako Geltokiko Plazan egongo da martxoaren 13tik 19ra.
Albisteak
- Erakusketaren irekiera-ekitaldia. 2017/03/13 - 18:00etan
- Jordin Lidónen testigantza grabatua, ETAk Getxon hil zuen azken pertdonaren semea. 2017/03/14 - 19:00etan
- Biktimen mahai-ingurua. Carmen Galdeanok, Alex Morenok, Jaione San Sebastiánek eta Pedro Románek parte hartuko dute. 2017/03/16 - 19:00etan
Erakusketagunea
Honako gune hauek izango ditu:
- Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
- Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
- Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
- Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.