San José hilerria (Cádiz)
KOKAPENA | San José kanposantua (Cádiz) |
BIKTIMAK | 1 |
IDENTIFIKATUTAKO BIKTIMA-KOPURUA | 1 |
DATA | 2017ko apirilak 10 eta 11 |
Dionisio Antón Arechavala Ulacia, (1896 Getxo, Bizkaia-1939 Cadiz, Cadiz). Ogibidez itsas makinista, ITA lurrun-makinen burua izan zen 1939ko apirilera arte. Cadizen preso hartu zuten ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Udal Gordailuan atxilotuta zegoela hil zen, argi geratu ez diren arrazoiengatik. Cadizko San Jose hilerrian lurperatu zuten 1939ko apirilaren 20an. (1).
(1) Iturria: Intervención arqueológica y antropológica de exhumación de los restos óseos de Dionisio Antón Arechavala Ulacia, Jesús Román Román Juan Manuel Guijo Mauri, Diciembre 2017. En linea: http://www.todoslosnombres.org/sites/default/files/informe_dionisio_anton.pdf
Azken urteotan, Cadizeko San Jose hilerrian hilobitik ateratzeko lanak egin dira, Cadizeko Memoria Demokratikoaren Udal Ordezkaritzak bultzatuta.
Hilerriko dokumentazioan agertzen zenez (ehorzketen erregistro-liburua), Dionisio Antón Arechavala Ulacia 1939ko apirilaren 21ean lurperatu zuten, Cadizko San Jose hilerrian, Hegoaldeko Patio Zibilean (Hilerria 13, Fila 1, 46. lekua).
Hau jakinda, 2016ko ekainaren 6an eta 7an, ingurua garbitu eta aztertu zen, eta hamahirugarren hilobia aurkitu zen, Dionisio Antón Arechavala Ulacia aurkitzeko asmoarekin.
Esku-hartze arkeo-antropologikoa 2017ko apirilaren 10etik 11ra egin zen. Hilobiaren barruan hilkutxa bat aurkitu zuten, eskeleto batekin. Eskeleto horrek nolabaiteko buzamendua zuen, ahoz gora etzanda zegoen eta autopsia bat egin zitzaiola ikus zitekeen.
Biktimaren familia bilatu zuten, eta gorpuak Dionisio Arechavala Ulaciarenak zirela egiaztatu zuten analisi genetikoek.
Familiak Dionisio Anton Arechavala Ulaciaren gorpuzkiak jaso eta Getxoko hilerrian lurperatu zituzten, Imanol Landa alkatea, eta Aintzane Ezenarro, Gogora Institutuko zuzendaria, bertan zirelarik, 2019ko martxoaren 23an.