San Pedro mendia hobia (Amurrio, Araba)
KOKAPENA | San Pedro mendia, Amurrio (Araba) |
BIKTIMAK | 1 |
DATA | 2018 |
2018an, EHUko ikerketa taldeak, San Pedro mendian indusketa arkeologikoa egiten ari zela, giza garezur baten zati bat aurkitu zuen. Aurkitutako gorpuzkia Aranzadiko Antropologia Sailari helarazi zitzaion 2019an aztertua izan zedin.
Aurkikuntza isolatua da, San Pedro ermitaren (Amurrio) inguruko lubakien indusketaren testuinguruan gertatutakoa.
San Pedro ermitatik gertu dagoen mendebaldean aurkitu ziren hezur-hondarrak, munizio-kutxa, balak eta zorroekin batera. Giza garezurraren aurrealde ezkerraldeko bi garezur-kalota zati dira, heldu gazte bati dagozkio.
Oraingoz, ez dago hezur-hondarrak identifikatu ahal izateko elementurik.
Gorpuzkiak Urduñako Duintasunaren Kolunbarioan ehortzi ziren, 2022ko uztailaren 28an, Kolunbarioraren inaugurazio-egunean, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak, Gogorak, eta Urduñako Udalak antolatutako ekitaldi instituzionalean.
Bideoa: Gorpuzkiak ehorzteko ekitaldia