Argitalpen-data: 2016/12/06
Gogora institutuak "Memoriak" bildumako lehenengo liburua aurkeztu du: "El siglo de Luis Ortiz Alfau"
Luis Ortiz Alfauk gerra zibilean eta frankismoan bizitakoa eta memoria historikoa berreskuratzeko egindako borroka kontatzen dira liburuan "Memoriak" bildumaren helburua Euskadiko memoria demokratikoaren puzzlea osatzen joatea da
Gogora – Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak gaur arratsaldean aurkeztu du “El siglo de Luis Ortiz Alfau” liburua. Bertan gure herriaren XX. mendeko historia kontatzen da Luis Ortiz Alfauren bizitzaren bitartez. Ander Izagirre idazle eta kazetariak idatzitako biografia honetan gerra zibila, kontzentrazio-esparruak eta frankismoa zeharkatu eta memoria historikoa berreskuratzeko borrokara iritsi arte Luis Ortiz Alfauk egindako bidea kontatzen da.
Euskadiko memoria demokratikoaren puzzlea osatzea helburu duen “Memoriak” bildumako lehenengo liburu honen edukia gaur aurkeztu du Durangoko Azokan Gogora Institutuaren zuzendari Aintzane Ezenarrok, eta berarekin izan dira Ander Izagirre idazlea eta kontakizunaren protagonista Luis Ortiz. Ezenarroren esanetan liburua gazteek euren herriko memoria historikoa ezagutzeko erreminta bat da. Azpimarratu du liburuan kontatzen diren esperientzia guztien ezaugarri komuna dela giza eskubideen urraketa eta horiei aurre egiteko modua.
Aurkezpenaren aurretik Luis Ortizek Durangoko Azokan parte hartu du, eta Elkar liburu dendetan jadanik salgai dagoen bere “ehun urteei buruzko" liburua sinatu du.
“Memoriak” bilduma
Liburu honekin ekin dio Gogora Institutuak “Memoriak” izeneko liburu-bilduma osatzeko bideari. Euskadin azken urteotan gertatutakoari buruzko memoria osatzen joateko historiak biltzea helburu duen puzzlearen lehenengo pieza dugu hau.
Azken albisteak
- 2025/06/11
- 2025/06/11
- 2025/05/20