Memoriaren Plaza erakusketa EHUren Donostiako campusean

Argitalpen-data: 

Martxoaren 21etik 29ra Memoriaren Plaza erakusketa Euskal Herriko Unibertsitatearen Donostiako campusean egongo da ikusgai

Memoriaren Plaza erakusketa EHUren Donostiako campusean

Erakusketa honen helburua gure hurbileko historiaren gaineko hausnarketa kritikoa eragitea da, horretarako erakusketan Gogorak oraintsuko memoriaren inguruan jaso dituen biktimen testigantzak daude ikusi eta entzuteko moduan.

Erakusketa Gipuzkoako campuseko Carlos Santamaria zentruan dago kokatuta eta ordutegiak honakoak dira:

  • Astelehenetik ostiralera 9:00etik 18:00etara
  • Larunbatean 9:00etatik 14:30era
  • Martxoaren 29an, ostirala, 15:30eran itxiko da