Beatriz Artolazabalek Euskadin gerra zibilean hildako biktimen datu-basearen web-bertsioa aurkeztu du

Argitalpen-data: 

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Bilbon, Euskadin gerra zibilean hildako biktimen datu-basearen web-bertsioa aurkeztu du. José Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordearekin eta Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarekin batera aurkeztu du.

Beatriz Artolazabalek Euskadin gerra zibilean hildako biktimen datu-basearen web-bertsioa aurkeztu du
  • Hildako biktimen erroldak 20.970 hildakoren datuak jaso ditu: 19.962 gizon, 997 emakume eta 31 kasutan ezin da generoa zehaztu.

  • Gogoraren web-orrian kontsulta daiteke.

  • Datuek erakusten dute gaur egun oraindik ez dela ezagutzen 7.795 hildako non dauden lurperatuta, eta 1.500 pertsona inguruk gerran hildako edo desagertutako familiartekoaren inguruko informazioa eskatu dute. Ondorio nagusiak “Euskadin gerra zibilean hildako biktimak” txostenean jaso dira.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, gaur, Bilbon, Euskadin gerra zibilean hildako biktimen datu-basearen web-bertsioa aurkeztu du. José Antonio Rodríguez Ranz Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetzako sailburuordearekin eta Aintzane Ezenarro Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariarekin batera aurkeztu du.

Gaurtik aurrera web bidez kontsulta daitekeen datu-basea gerra zibilean eta lehen frankismoan (1936-1945) Euskadin hildako biktimei buruzko eta gerraren ondorioz Euskaditik kanpo hil diren euskal herritarrei buruzko ikerketaren ondorio da. Gaur egun, 20.970 hildakoren fitxak jasotzen ditu: 19.962 gizonak, 977 emakumeak eta 31 hildakoren kasuetan ezin da generoa zehaztu.

Azken batean, gerra zibilaren biktimen lehen erakunde-errolda da, eta, Beatriz Artolazabal sailburuak nabarmendu duenez, proiektu honen bitartez “Gogorak memoria partekatua, irekia, inklusiboa, kritikoa eta etikoa eraikitzea sustatzen du; bizikidetzarako memoria bat”.

Egindako ikerketatik ondorioztatzen da gaur egun oraindik ez dela ezagutzen 7.795 pertsona non dauden lurperatuta, eta egiaztatu da familiek informazioa biltzeko duten interesa; izan ere, 1.500 pertsona inguruk eskatu diote haiei buruzko informazioa Eusko Jaurlaritzari. Egindako ikerketak erakusten du badaudela heriotza inolako artxibo-iturri kontsultagarritan erregistratuta ez duten zenbait hildako; hori dela eta, Gogorak dei egiten die gerra zibilean eta diktadura frankistaren lehen urteetan hildakoen familiei, beren familiartekoei buruzko informazioa emateko. Modu berean, Memoriaren Institutuak familia horiek datu-baseak kontsultatzera animatzen ditu, bai eta daukaten informazioa eta/edo dokumentazioa aurkeztera ere.

Ikerketa zifretan

Datu-basean dauden 20.970 fitxetatik –698 ez daude identifikatuta–, 19.962 gizonak dira, 977 emakumeak eta 31 kasutan ezin da generoa zehaztu. Bildutako informazioaren bidez, datuen honako egitura hau eman daiteke, laburpen gisa:

 

Matxinatuek eragindako hildako biktimak

Heriotzaren kausa

Erregistro-kop.

 

Matxinatuen bonbardaketetan hildako pertsonak

1.361

Gerra-kontseiluan exekutatutako pertsonak

991

Matxinatuek estrajudizialki exekutatutako pertsonak

1.155

Gatibutasunean hildako pertsonak

2.238

Kontzentrazio-esparru nazietan hildako pertsonak

91

Borrokan hildako gudariak eta/edo milizianoak

7.204

Beste kasu batzuk

243

 

Guztira

 

13.283

 

 

Errepublikanoek eragindako hildako biktimak

Heriotzaren kausa

Erregistro-kop.

 

Errepublikanoen bonbardaketetan hildako pertsonak

75

Euzkadiko Herri Auzitegiaren epai bidez exekutatutako pertsonak

 

19

Errepublikanoek estrajudizialki exekutatutako pertsonak

971

Borrokan hildako matxinatuak

5.922

Sailkatu gabeak

700

 

Guztira

 

7.687

 

  1. eta 1978. urteen artean funtsezko eskubideen urraketari buruzko txostenaren lehen fase horretan “Gerra zibilaren eta lehen frankismoaren (1936-1945) hildako biktimak” ikertu dira, eta txostena Eusko Jaurlaritzako Bakerako eta Bizikidetzarako Idazkaritzaren, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuaren, UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen inguruko UNESCO Katedraren eta Aranzadi Zientzia Elkartearen artean sinatutako hitzarmenaren bidez prestatu da.

Lehen aurkezpena 2019ko uztailean egin zen, eta, harrezkero, dozenaka familiak Gogoraren egoitzean egin dute kontsulta eta, orain, Gogoraren web-orriaren bidez egin ahalko dute. Ikerketak bizia izaten jarraitzen du; etengabe ari da eguneratzen, eta horregatik egiten die Eusko Jaurlaritzak dei familiei, informazioa eman dezaten.

 

Material osagarria:

Txostena:

Datu-baserako sarbideari eta online kontsultari buruzko bideoa.