Enrique Contrerasen gorpuzkiak familiari ematea

Argitalpen-data: 

Alberto Alonso Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko (Gogora) zuzendariak parte hartu du gaur Enrique Contreras Gerra Zibileko borrokalariaren gorpuzkiak familiari emateko ekitaldian. Enrique Contreras 1937ko apirilaren 6an hil zen borrokan. Contrerasen gorpuzkiak Amorebieta-Etxanoko hilerrian berreskuratu zituzten joan den martxoan, eta Gogorak orain dela gutxi identifikatu ditu.

Ekitaldia Aretxabaletako udaletxean egin dute, familiak hala eskatuta.