Hil zutenetik 30 urte bete diren egunean, 'Gregorio Ordóñez, el asesinato que despertó la rebelión contra ETA’' gaztelerazko dokumentala aurkeztu da Donostiako Principe zinema-aretoetan, El Diario Vasco egunkariak Gogora eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin ekoiztua.
Aurrestreinaldian izan da María Jesús San José, Justizia eta Giza Eskubideen sailburua, bere saileko giza eskubideen eta memoriaren arloko lantaldearekin batera: Alfredo Retortillo sailburuordea eta Alberto Alonso eta Jagoba Álvarez zuzendariak.
Ikus-entzunezkoak 40 minutuko iraupena du, eta ETAk egindako atentatu batean Gipuzkoako Alderdi Popularreko buruzagi eta Donostiako Udaleko alkateorde izandakoaren hilketaren inguruabarrak kontatzen ditu. Ana Iribar alargunak, Javier semeak eta Consuelo Ordoñez arrebak, lagunek eta egunkariko hainbat kazetarik Ordoñezen figura berreskuratzen lagundu dute, baita Donostiako politikan izan zuen protagonismoa eta ETAren indarkeriaren aurkako borroka ere.
30 urte ETAk Gregorio Ordoñez hil zuenetik
Argitalpen-data:
