Gogorako zuzendaria '2000 La Vuelta del Terror' liburuaren aurkezpenean parte hartu du

Argitalpen-data: 

Gogorako zuzendaria '2000 La Vuelta del Terror' liburuaren aurkezpenean parte hartu du

Alberto Alonso, Gogorako zuzendaria '2000. La vuelta del terror' liburuaren aurkezpenean parte hartu du.

2000. urteak ETAren su-etenaren amaiera ekarri zuen, talde terroristak indarkeria berriz hasi eta 'sufrimenduaren sozializazioa' itzuli zenean. Kale borrokarekin herritar guztiengana hedatu zen terrorera itzultzea, ordezkari politikoak, epaileak, kazetariak eta beste erreferente sozial batzuk jomugan jarriz. 'Berunezko urteetako' biktimen kopuruetatik urrun egon arren, indarkeria horrek eragin handia izan zuen gaur egun terrorismoarekiko oso sentibera eta borrokalaria den gizartean. Garai hartan jardunean zeuden historialari, kazetari, magistratu, bakezale eta politikarien testigantzetatik, azterketatik, gogoetetatik eta oroitzapenetatik abiatuta, urte haietako testuinguru politiko eta soziala berreraikitzen da, inplikatutako aktoreen erabakiak eta ondorioak kontuan hartuta. Liburu kolektibo honek laguntzen du ulertzen zergatik izan zen 2000. urtea, aldi berean, indarkeriazko inposaketaren azken saiakera eta ETA erakunde terroristaren behin betiko gainbeheraren hasiera.

Liburua aurkezteko Alberto Alonso (Gogora Institutuko zuzendaria), Antonio Rivera (liburuaren argitaratzailea), Emilio Alfaro (kazetaria) eta Gaizka Fernández (historialaria) izan ziren.