Zineforuma. El 47 'Euskadiko auzo-mugimenduaren historia eta memoria'

Argitalpen-data: 

Zineforuma. El 47 'Euskadiko auzo-mugimenduaren historia eta memoria'

Noiz:          osteguna, otsailaren 5a,

Non:           Cines Odeon Ballonti Zinemak, Portugalete

Ordua:      18:00ean

Parte-hartuko dutenak:

  • Alberto Alonso, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen zuzendaria
  • José Antonio Pérez, historialaria

Gogorak, Portugaleteko Udalak eta Oroituz elkarteak bultzatutako ‘Historia eta Memoria’ ekimenaren baitan zine-solasaldi hau antolatzen lagundu du.

Zineforum honek eta ondorengo solasaldiak Euskadiko memoria demokratikorako mugimendu dinamiko eta transzendentalenetako bat jartzen du fokuan, auzo-mugimendua. Euskadin auzoetako aktibismo sozial eta politikoa garrantzitsua izan da demokrazia eta estatu soziala eraikitzeko. Hala ere, frankismo berantiarra eta Euskadiko trantsizioa markatu duten beste fenomeno batzuek ezkutatu egin dute.

‘El 47’ filma baliagarria izan da Estatu osoko trantsizioan auzo-mugimenduari ikusgarritasuna emateko. Jarduera honekin, Gogorak hurbilketa bat egin nahi du zonaldean gertatutakoa azalduz, Euskadiko mugimendu horren adibide gisara, kolektibo horiek eta haien aktibismoa Euskadiko memoria demokratikoan txertatzeko.

‘El 47’ luzemetraiaren emanaldiaren ondoren (Marcel Barrena da zuzendaria eta Eduard Fernandez aktore protagonista) hasiko da solasaldia.

Sarrera doan da, aretoa bete arte.