Argitalpen-data: 2017/05/16
Memoriaren Plaza Santurtzin
Aintzane Urkijo Santurtziko alkateak eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuko zuzendariak Memoriaren Plaza erakusketa aurkeztu dute gaur prentsaurrekoan. Herritarren partaidetzarako programa bat da Memoriaren Plaza eta Santurtzin izango da maiatzaren 17tik 24era bitartean.
Ekimen honen bitartez, herritarren memoriari buruzko testigantzak jaso nahi dira, memoria plurala osatzeko. Halaber, gogoeta kritikoa eta jendearen parte-hartzea bultzatu nahi dira.
Aintzane Urkijok Santurtzin astebetez egingo diren ekitaldien berri eman du. Hurrengo astean 80 urte beteko dira euskal umeak “Gerrako umeak” erbestera joan zirela eta omenaldia egingo zaie. Aintzane Ezenarrok Santurtziko Udalak emandako laguntza eskertu du eta burutuko diren ekintzetan parte hartzera gonbitea egin du.