Proiektuak

Aurkezpena

Gogora Liburutegia Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean (EIPS) sartuta dago eta 4.000 liburuki baino gehiago ditu. Besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen ditu: funts bibliografikoen eta ez-bibliografikoen (ikus-entzunezkoak) kontsulta, memoria demokratikoari buruzko mailegua eta liburutegien arteko mailegua.

 

Helburua urteetan zehar euskal gizarteak azterlan eta argitalpenen bidez metatu duen ezagutza espezializatua biltzea, tratatzea eta zabaltzea da, eta ezagutza herritarrei helaraztea, bai eta azterlanak eta ikerketa-lanak egiten laguntzea ere.

Gogora Liburutegiak irakurketa-gela eta kontsulta-gela bana ditu, bai eta ikus-entzunezko funtserako bereziki prestatutako ikuspen-gela bat ere. Bertan, ETAren, GALen, BVEren eta beste talde batzuen terrorismoaren biktimen, legez kanpoko polizia-indarkeriaren eta Gerra Zibilaren eta frankismoaren biktimen lekukotza entzun daiteke, bai eta dokumentalak eta desobiratzeen grabazioak ere.

Azken aldaketako data: