Proiektuak

Aurkezpena

Gogora Liburutegia Gogora Institutuaren Dokumentazio Zentroa da, memoria demokratikoan espezializatua, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean (EIPS) integratua, eta liburutegiak eta artxiboko dokumentuek osatzen dute.

 sala

  • Online kontsulta-zerbitzua eta aretoan kontsulta-zerbitzua. Aurrez aurreko kontsultetarako, harremanetan jartzeko eta hitzordua hartzeko eskatzen dizugu. Online kontsulta egiteko eta hitzordua ixteko behar diren datuak hemen dituzu.
  • Liburutegien arteko mailegu-zerbitzua. Hurbilen duzun liburutegiaren bidez eska dezakezu. Zerbitzu honi buruzko informazio gehiago lortzeko.
  • Kontsulta ezazu memoria demokratikoan espezializatutako katalogoa.
  • Terrorismoaren eta legez kanpoko polizia-indarkeriaren biktimen ikus-entzunezko funtserako sarbidea. Funts hau aurrez aurre baino ezin da kontsultatu. 
  • 1936-1945 aldian Gerra Zibilean Euskadin hildako biktimen datu-baserako sarbidea. Datu-base horrek zati publiko bat du, eta webgunetik eskura daiteke; informazio gehiago beharrekotan, aurrez aurre kontsulta dezakezu.

Azken aldaketako data: