Bolunburu (Larrabetzu, Bizkaia)
KOKAPENA | Bolunburu, Larrabetzu (Bizkaia) |
BIKTIMAK | 1 |
DATA | 2014ko urria |
2014ko urrian, Roberto Bertolek, Larrabetzuko bizilaguna eta Karraderan Elkarteko kidea, bertan urtero egiten den mendi lasterketarako aukeratutako ibilbidearen zati bat egokitzeko belar-sastrakak garbitzeko lanak egiten ari zela, Bilboko Burdin Hesian,1936 eta 1937 artean, egindako meategi bateko galeria aurkitu zuen. Barruan, burezur baten arrasto bat aurkitu zuen.
Galeria-babeslekua Ametza izeneko eremuan dago, maldan dago, eta gaur egun landaretza lodi batek estaltzen du. Babeslekuaren oinplanoak "E" forma du, eremu horretan dauden beste babesleku askoren antzera. Gaur egun, izan zituen hiru sarbideetako bi sedimentuz beteta daude, eta erdiko sarbidea baino ez dago erabiltzeko moduan. Hezur zatia barrualdean errekuperatu zen, kanpoaldetik bederatzi bat metrora.
Burezurra aurkitu zen eremua ikuskatu zen, baina ez zen beste hezurrik edo elementurik aurkitu. Bere jatorrizko testuingurutik aldendutako burezur bat zela interpretatu zen, beharbada kanpoko beste toki batetik babeslekura eramana izan zena.
Aurkitutako burezurra gizonezko batena da.
Oraingoz, ez dago gorpuzkiaren identifikazioa bideratzeko datu nahikorik
Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan ehortzi ziren gorpuzkiak, 2018ko otsailaren 9an, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatutako ekitaldian.