Lemoatx II Luminabaso hobia (Lemoa, Bizkaia)

KOKAPENA Lemoatx, Luminabaso, Lemoa (Bizkaia)
BIKTIMAK 1
DATA 2013ko uztailaren 11

Galdakao Gogora elkarteak emandako informazioari esker (Lemoako Gotzon Linazari jasotako testigantzaren bidez jaso zuten informazio hori), jakin genuen hobi batean bi borrokalari lurperatuta egon zitezkeela.

2013ko uztailaren 11n, Aranzadi Elkarteko kide den Jimi Jiménezen zuzendaritza pean, bilaketa-lanak egin ziren hobi hartan. Luminabaso parajean zegoen, FCC enpresaren lursailetan, Lemoa udalerrian (Bizkaia). Lekua Linaza familiaren antzinako jabetza batean zegoen, Hilen lekua izendatu zutena.

Leku horretako ezponda inguruan hasi ziren bilaketak, bitarteko mekanikoak baliatuta. 14 metro luzeko eta 3 metro zabaleko zundaketa egin zen. Fusil baten bala (7,92 mm-ko kalibrea) eta humeroaren diafisi bat (bi zatitan banatuta, eta lekuz kanpo) baino ez ziren aurkitu.

Hala, aztarna guztien arabera, baso-pista handitzeko lanek inguru hori guztia eraldatu zuten, eta, ziur aski, hobia hondatu zuten.

Hala ere, aurkikuntza urri horiek (bala eta humeroa) agerian uzten dute inguru hartan hobi bat egon zela, informazioa eman zuenak aipatu zuen bezala.

Ezin izan da zehaztu hobitik ateratako gorpuzkiak norenak diren.

Gorpuzkiak Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan ehortzi ziren, 2017ko urtarrilaren 30ean, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatutako ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela.