San Antolin hobia (Lemoa, Bizkaia)

KOKAPENA San Antolín, Lemoa (Bizkaia)
BIKTIMAK 3
DATA 2016ko maiatzaren 21a eta 22a

1937ko maiatzean Lemoatx posizioan borrokak izan ziren, Bilbo babesten zuen Burdinazko Hesiaren aurreko fronte-lerroaren defentsan puntu estrategiko bihurtu baitzen.

Eremu horretan, Alberto J. Sampedro eta Eduardo Sardón Eusko Prospekzio Taldeko kideek Máuser muniziozko kartutxo-ontzi bat aurkitu zuten, Eusko Gudarostearen gerrikoko hebilla-plaka baten ondoan, uhaleria baten zatiak eta esku-falange batzuk inguru horretan prospekzio bat egiten ari zirela.

2016ko maiatzean, San Antolin hobia zabaldu zuten, Lemoatx 363 kotaren hegoaldeko hegalean dagoen izen bereko ermitaren gainetik 100 metrora. Esku-hartzearen data finkatu zen, Saioa Elejabarrieta Lemoako Udaleko alkatearekin, Eusko Jaurlaritzako Bake eta Bizikidetza Sailarekin eta Mónica Hernando Biktimen eta Giza Eskubideen zuzendariarekin hitzartu ondoren. Hala, hobitik atera zuten 2016ko maiatzaren 21ean.

Hobiak, angeluzuzen forma zuen, 1,5 metroko zabalera eta 2 metroko luzera zuena, 50 zentimetroko sakonerarekin, gorputzak, krater edo deprimitutako gune bat harri-ohe batean aprobetxatuz jarrita zeuden. Gorpuak, lursailean utzi eta sakonunearen ezaugarrietara egokitu ziren, ondoren, lurrez eta harriz estali zena.

San Antolingo fosan hiru pertsonaren gorpuzkiak berreskuratu dira, jarraian deskribatutakoak:

1. gizabanakoa: hobiaren erdian lurperatuta, beste bien kontrako noranzkoan. Gizonezko gazte bati zegokion, ziurrenik 27 urtetik beherakoa. Lotutako objektuei dagokienez, honako hauek berreskuratu ziren: katebegi txikietako zilarrezko katea eta zilarrezko gurutzea; "Garay" kautxuzko kartutxo-ontzi osoa; Eusko Gudarostearen gerrikoa plakarekin; garaiko Euzko Jaurlaritzaren txanponak; jaka handi baten orezko kolore beltzeko bost botoi, eta botazko oinetakoen zolak.

2. gizabanakoa: etzanda zegoen. Toraxaren gainean 30 cm-ko kremailera itxi bat aurkitu dute, aurreko kremaileradun artilezko jertse jaka baten hondarrak. Halaber, 9 mm-ko jaurtigai osatugabeko zorro bat aurkitu zuten.

3. gizabanakoa: ahoz gora etzanda zegoen. Gizonezko gaztea, 20 urtetik beherakoa. Ez zuen hezurdura amaituta. Heriotzaren kausari dagokionez, burezurraren atzeko aldean metraila-zulo irregular bat ikusi zen.

Heriotza horiek 1937ko maiatzaren 26tik ekainaren 3ra bitartean gertatu zirela uste da. Hildakoen gorpuak, ziurrenik, inguruko bizilagunek lurperatu zituzten, obus baten kolpeak lurrean utzitako zuloaz baliatuta.

Lortutako datuetatik abiatuta, lurpetik ateratako gorpuzkietako bat, Euzkadiko Gudarosteko gudulari batena zela ondoriozta daiteke. Beste bietakoren bat Asturiasko batailoietakoa izan daitekeela uste da. Hala ere, oraingoz ezin izan da hilobitik ateratako pertsonen nortasuna zehaztu.

Hiru pertsonen gorpuzkiak Elgoibarko duintasunaren kolunbarioan utzi ziren, 2018ko otsailaren 9an, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatutako ekitaldian.