T-100 leizeko hobia (Turtzioz, Bizkaia)

KOKAPENA T-100 leizea, Turtzioz (Bizkaia)
BIKTIMAK 1
DATA 2001eko abuztuaren 18a

2003an, Eusko Jaurlaritzako Giza Eskubideen Zuzendaritzak plan bat abiarazi zuen, gerra zibilean zehar desagertutako pertsonen kasuak ikertzeko (1936-1939). Hala, eskeleto-hondarrak berreskuratu dira hobi komunetan egindako lurperatzeetan, eta, beraz, hobiak husteko plan zehatzak egin dira. Hala ere, azken urteetan zehar izandako ezusteko aurkikuntzak ere aztertu dira.

Hala, Barakaldoko Esparta espeleologia-taldeko kide diren Andrés Neila eta Jaime Ortizek jakinarazi zioten Aranzadi Zientzia Elkarteari 2001eko abuztuan giza eskeleto bat aurkitu zutela, osorik, Jorrios mendiguneko T-100 leizearen barruan. Talde horrek inguru horretan ikerketa espeleologikoak egiten dituzte, duela urte askotatik.

2016ko apirilaren 1ean, hezur-hondarrak eta horiei lotutako ebidentziak entregatu zizkioten Aranzadi Zientzia Elkarteari, bai eta aurkikuntzarekin lotutako beste dokumentu batzuk ere, zuloaren planoa barne.

Hezur-hondarrak T-100 leizean berreskuratu zituen, Turtzioz udalerrian, Esparta espeleologia-taldeak, 2001eko abuztuaren 18an. Kontrabandisten bidean dago leize hori, La Calleko kanala zeharkatzen duen bidea hartuta, eta Jorrioseko tontorra eskuinean utzita, larre-gunea lapiaz-gunetik bereizten duen alanbre-hesira iritsi arte. Alanbre-hesia pasatutakoan, bidea bat-batean igotzen hasten da, eta T-100 leizearen ondotik pasatzen da.

Putzuak diaklasa forma dauka. 2 bider 5 metroko ahoa eta 18 metroko sakonera dauka. Lurra higakinez beteta dago. Hezur-hondarrak leizearen sakonean zeuden. Horien ondoan, larruzko bota batzuk zeuden, metalezko tatxet eta guzti. Milizianoen oinetako bereizgarriak ziren.

Eskeletoa ondo kontserbatuta zegoen. Gizonezko heldu baten gorpua dela ondorioztatzen da. Garezurrean, su-arma baten jaurtigaiaren sarrera-zuloaren mozketa ikus daiteke, ezkerreko aldeko ezkata tenporalaren eta hezur parietalaren artean. Ez da irteera-zuloa aurkitu.

Turtziozko T-100 leizeko sekzioa (Bizkaia). Esparta espeleologia-taldea.

Hezur-hondarrekin batera berreskuratutako botak. Argazkiak: Ángela Pérez.

Sarrera-zuloaren mozketa, ezkerreko hezur parietalean.

Tiroaren sarrera-zuloaren mozketaren zehaztasunak.

Ez dago datu edo zehaztasunik pertsona horien nortasuna orientatu ahal izateko.

Turtziozko T-100 leizetik ateratako gorpuzkiak Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan ehortzi ziren, 2017ko urtarrilaren 30ean, Gogorak, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatuko ekitaldian, Iñigo Urkullu Lehendakaria buru zela.