Txabolapeako pinudia 1 hobia (Legutio, Araba)
KOKAPENA | Txabolapeako pinudia, Legutio (Araba) |
BIKTIMAK | 1 |
DATA | 2013ko uztailaren 14a |
Aurkikuntza bi gaztek egin zuten, Barbara Arevalok eta Iban Barriok, 2013ko apirilaren 19an, Pinar de Txabolapean paseatzen ari zirela. Legutioko Udalari, Euskal Prospekzio Taldeari eta Aranzadi Zientzia Elkarteari eman zieten aurkikuntzaren berri.
Hobitik ateratzeko lanak 2013ko uztailaren 14an egin ziren. Esku-hartze arkeologikoari esker, pertsona baten hezurdura ia osoa azaleratu zen. Gorpua eskuineko saihets-aldearen gainean etzanda zegoen, eta gorpuaren kokapenak berak adierazten du, hilda erori zen posizioan zegoela, agian granada baten eztandaren ondorioz.
Hezurdura gizon heldu bati dagokio. Harekin batera berreskuratu ziren, tatxelazko boten zolak, arkatz baten hondarrak eta bi pezetako txanpon bat berreskuratu ziren, itsatsitako oihal zati batekin batera.
Oraingoz, ezin izan da lurpetik ateratako gizabakoaren nortasuna zehaztu.
Gorpuzkiak Elgoibarko Duintasunaren Kolunbarioan ehortzi ziren 2017ko urtarrilaren 30ean, Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuak antolatutako ekitaldi instituzional batean, Iñigo Urkullu lehendakaria buru zela.