Terrorismoaren eta biolentziaren hiru biktima emakumezko Sestaoko Memoriaren Plazan

Nerea Barrios, Inés Núñez eta Carmen Torres izan dira gaur arratsaldez Memoriaren Plaza erakusketan egin den biktimen mahai inguruko partaideak. Aintzane Ezenarro GOGORAko zuzendaria izan dute alboan eta bertan izan dira Ainhoa Basabe Sestaoko Udaleko alkate ordea, udalbatzako kideak, herriko elkarteetakoak eta bizilagun ugari. Aintzane Ezenarrok eskerrak eman dizkie hiru emakumeoi ekitaldia aurkezterakoan, euren parte-hartzea eta Euskadiko bizikidetzaren alde egiten duten ekarpena eskertuz.

Carmen Torres kazetariak eta idazleak lehenengoz hitz egin du Memoriaren Plazan bere senarra zenaren hilketaz. Jose María Portell ETAk hil zuen (1978an), lehenengo kazetaria izan zen. Carmen Torres-ek ondoan izan ditu Inés Núñez, Francisco Núñez, bidegabeko polizia indarkeriagatik 1977an hil zenaren alaba eta Nerea Barrios, José Luis Barrios Santurtziko jatetxe baten jabea zenaren alaba, 1988an ETAk hil zuenean.