Biktimaz osatutako mahai-ingurua egingo da asteazkenean Galdakaoko Memoriaren Plazan
Argitalpen-data:
Memoriaren Plaza erakusketak gaur goizean bertan ireki ditu bere ateak lehen ikasle taldeei eskainitako tailer didaktikoekin eta zabalik egongo da datorren igande arte Muguru kalean kokatutako erakusketa aretoan.
Arratsaldez izan da erakusketaren irekiera ekitaldia, Ibon Uribe Galdaoko alkateak eta Aintzane Ezenarro Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariak hartu dute parte bertan, herrian aurrera eramaten diren memoria ekimenen testuinguruan erakusketa honek hartzen duen lekua azalduz batetik, eta ekimen honen nondik norakoak eta aste honetako egitaraua aurkeztuz, bestetik. Asteazkenean arratsaldeko 19:00etan egingo den biktimen mahai-ingurura gonbidatzeko aprobetxatu dute tartea.
Erakusketa zabalik egongo da maiatzaren 20a arte, goizeko 9:00tik 15:00 arte eta 16:00tik 20:00 arte.