Terrorismoaren eta biolentziaren lau biktimak lehenengoz partekatuko dute jendaurrean bere historia Irungo Memoria Plazan

Maider Garcíak, Alberto Muñagorrik, María Ángeles Martínezek eta María Isabel Gonzálezek jendaurrean lehenengoz partekatu dute euren bizipenik mingarri eta traumatikoena Irungo Memoria Plazan egin den mahai-inguruan. 

Aintzane Ezenarrok GOGORAko zuzendariak lagunduta egin dute, José Antonio Santano Irungo alkatea, Udaleko zinegotziak eta herriko bizilagunak bertan direla. 

Maider García Juan Carlos García Goenaren hiru alabetatik zaharrena da, bost urte zituen GALek hil zuenean; María Isabel González Alberto Soliñoren alarguna da, bere senarra guardia zibilak hil zuen tiroz; María Ángeles Martínez Julio Martínez Irungo Udaleko zinegotziaren alaba da, ETAk hil zuen berak 18 urte zituela eta Alberto Muñagorri ETAren lehergailu batek larri zauritu zuen 15 urte zituenean.