Edurne Portelaren 'No puedes quedarte aquí eternamente' liburu-aurkezpena eta sinadura

Argitalpen-data: 

Edurne Portelaren 'No puedes quedarte aquí eternamente' liburu-aurkezpena eta sinadura

Noiz:         azaroaren 18an, asteazkena

Non:          María Díaz de Haro 3, Bilbo

Ordua:     18:30

Edurne Portela idazle bizkaitarrak bere azken lana aurkeztuko du Gogoran, ‘No puedes quedarte aquí eternamente’, Ruth Cancelo, erakundeko memoria-teknikariak lagunduta.

Urriaren 28an kaleratu berri du bere azken lana Portelak eta bertan emakume euskaldun bat du hariari tiraka hasteko aitzakia. Marie-Jeanne Echeverria, hogei urte besterik ez zituela, Frantziaren okupazio naziaren aurkako erresistentzian sartu zen 1944ko ekainean Gestapok atxilotua, Ravensbrückeko kontzentrazio-esparrura deportatu zuten. Marie-Jeanne Erresistentziara batu zuen zuen Maria Josefa Sansberro bere lehengusina eta amabitxiak, Maddik, zeinari buruz Edurne Portelak Maddi y las fronteras eleberria idatzi baitzuen, Maddik eta Marie-Jeannek Erresistentzian izandako borroka partekatu zuten eta, elkarrekin, atxilotu eta deportatu zituzten. Lehenengoa nazien lurretan hil zen; bigarrena bizirik atera zen. Biziraun? Zer esan nahi du deportazioaren ondoren bizirik irauteak? Bizitza bat berreraiki daiteke gero? Posible al da oroitzapen horrekin egitea, ala ez dago bizirik irauterik ahaztu gabe? Zer memoria transmiti dakizkieke etorkizuneko belaunaldiei? Liburu berri honetan, Edurne Portelak Marie-Jeanneren bizitza ikertzen du, deportazioaren aurkako erresistentziatik, askapenaren momentutik, ondoren zabaltzen den bizitzara. Dimentsio onartezineko trauma baten ondoren bizitzen jarraitzea nola lortzen den eta ondoren datozenengan zer uzten duen planteatuko digu liburuak.

Ekitaldia zuzenean emango da hemen: