'El nacimiento de un Gobierno a través de sus protagonistas. El Gobierno provisional vasco (1936-1937)' liburuaren aurkezpena

Argitalpen-data: 

'El nacimiento de un Gobierno a través de sus protagonistas. El Gobierno provisional vasco (1936-1937)' liburuaren aurkezpena

Noiz: azaroaren 30ean, astelehena  

Non: María Díaz de Haro 3, Bilbo 

Ordua: 18:00 

Parte hartuko dutenak: 

  • Alberto Alonso, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuaren zuzendaria  
  • Mikel Urquijo, lan kolektibo honen zuzendaria  

Gogoraren enkarguz, lehen Eusko Jaurlaritzaren 90. Urteurrenaren karietara egindako lan kolektiboa da hau, Mikel Urquijok zuzendua eta María José Villak editatua. Aurkezpenean, Mikel Urquijo eta Alberto Alonso, Gogoraren zuzendaria arituko dira hizlari.  

Liburua duela laurogeita hamar urte, 1936ko urriaren 7an, eratutako behin-behineko Eusko Jaurlaritzari buruzkoa da. Bertan, lehen euskal gobernu honetako kideen biografia jasotzen da, bai lehendakaria, bai sailburu eta lankide hurbilenak, eta gobernuaren hamaika sailetan egin zen kudeaketa aztertzen da, 1937ko ekainera arte euskal lurraldean lan egin zuen aldian. 

Gobernu hau euskal gizartearen bizitza baldintzatu zuen Gerra Zibilaren testuinguruan sortu zen. Hala eta guztiz ere, obra ez da Defentsaren eremuko jarduna aztertzera mugatzen, baizik eta Euskadirako proiektatzen zuten eredu politiko, sozial, ekonomiko eta kulturala ezagutzea du helburu. Lan honen bidez, Gobernuak bakerako duen ekintza ezagutu nahi da, eta ez soilik gerrako jarduna. 

Oharrak: 

  • Baieztatu etorriko zarela: 944032845 | gogora@euskadi.eus