Argitalpen-data: 2016/11/21
Memoria Plaza ekimen ibiltaria Arrasatera helduko da
Erakusketa ikusgai Herriko plazan azaroaren 28tik abenduaren 4ra egongo da .
María Ubarretxena Arrasateko alkateak eta Aintzane Ezenarrok Gogora Institutuaren zuzendariak, Memoriaren Plaza Arrasaten izango duen programazioa aurkeztu dute. Herritarrek parte hartzeko proiektu bat da; helburua da Euskadin azken urteotan gertatutakoei buruzko lekukotzak biltzea eta azaltzea, memoria plural eta partekatu bat eraikitzeko asmoz. Erakusketa Arrasateko Herriko plazan egongo da azaroaren 28tik abenduaren 4ra.
Aurkezpenean María Ubarretxenak adierazi du Arrasaten ekintza hau egitea baliagarria izatea espero duela - “memoria kontakizun eta bizipen ezberdinak ezagutu, konpartitu eta gizarteratzea beharrezkoa da bizikidetzarako aurrera pausuak eman ditzagun”.
HELBURUAK
Ezenarrok azaldu duenez, lau xede ditu Memoriaren Plaza proiektuaren fase ibiltariak:
- Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
- Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
- Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
- Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.
ERAKUSKETAGUNEA
Honako gune hauek izango ditu:
- Lekukotzak grabatzeko eremua: erakusketara bertaratutakoek beren memoria-lekukotza in situ grabatzeko aukera izango dute.
- Lekukotzen bideoak: Gerra Zibilaren nahiz 107/2012 Dekretuaren babespeko frankismoaren biktimen memorien lekukotzak entzun ahal izango dituzte, bai eta terrorismoaren biktimenak ere.
- Proiekzio eta debate eremua: zenbait dokumental proiektatuko dira eta mahai-inguru batzuk antolatzea aurreikusi dute.
- Mezuen hormairudia: bertaratzen direnek beren mezua hormairudian idatzi ahalko dute.
PROGRAMA
Gogora institutuaren zuzendariak Memoriaren Plazaren programazioa azaldu du:
- Azaroaren 28an, 18:00etan: Erakusketaren irekiera-ekitaldia.
- Azaroaren 29an, 19:00etan: Memoria historikoari buruzko hitzaldia. Paco Etxeberria:“Hobiak desehortziz. Duintasunak berreskuratuz”. Intxorta 1937 Kultur Elkartea:“Arrasateko memoria historikoa”
- Abenduaren 1ean, 18:00etan: Arrasateko biktimen testigantzak, Olatz Etxaberen eta Sandra Carrascoren parte hartzearekin
MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK
Gogora Institutuak urte honen hasieran hasi zan testigantza hauek ezagutarazten eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzen.
Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren eta Donostian eta Zarautzen egon da. Arrasatek datorren astean lekuako hartuko du.
Azken albisteak
- 2024/11/20
- 2024/11/10
- 2024/11/07