Sarrera

Gogora Institutuaren Diru-laguntzen 2017-2020 Plan Estrategikoa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2020ko otsailaren 13ko Ebazpenaren bidez eguneratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2020ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 27ko 13/2019 Legean eta, bereziki, Institutuaren Aurrekontu Memorian xedatutakoaren arabera. Plana 2017ko apirilaren 20ko Ebazpenaren bidez onartu zen, eta honako hauek jasotzen ditu: plana aplikatzean lortu nahi dituzten helburu eta ondorioak, helburu zein ondorio horiek lortzeko epea, aurreikusitako kostuak, eta finantzaketa-iturriak. Horretan guztian, aurrekontu-egonkortasunerako helburuak bete beharko dituzte, eta publizitatearen, gardentasunaren, lehiaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta bazterkeriarik ezaren printzipioak bermatuko, bai eta helburuen efikazia eta baliabide publikoen esleipen zein erabilera efizientea ere.

Plan hau, bestalde, GOGORA institutuaren politika antolatzeko tresna ere bada; hori horrela, planaren helburua erabilera edo interes sozialeko jarduera bat sustatzea da, edo xede publiko bat lortzeko bultzada ematea, horretarako dirulaguntzak emanda.

Dirulaguntzen Plan Estrategikoa 2017-2020 (PDF, 1 MB) (leiho berri batean irekitzen da)

Azken aldaketako data: