Sarrera
Gogora Institutuaren Diru-laguntzen 2021-2024 Plan Estrategikoa, Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendariaren 2021eko martxoaren 1eko Ebazpenaren bidez eguneratu da, Euskal Autonomia Erkidegoko 2022ko ekitaldirako Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 23ko 11/2021 Legean eta, bereziki, Institutuaren Aurrekontu Memorian xedatutakoaren arabera. Plana 2021eko otsailaren 9ko Ebazpenaren bidez onartu zen, eta honako hauek jasotzen ditu: plana aplikatzean lortu nahi dituzten helburu eta ondorioak, helburu zein ondorio horiek lortzeko epea, aurreikusitako kostuak, eta finantzaketa-iturriak. Horretan guztian, aurrekontu-egonkortasunerako helburuak bete beharko dituzte, eta publizitatearen, gardentasunaren, lehiaren, objektibotasunaren, berdintasunaren eta bazterkeriarik ezaren printzipioak bermatuko, bai eta helburuen efikazia eta baliabide publikoen esleipen zein erabilera efizientea ere.
Plan hau, bestalde, GOGORA institutuaren politika antolatzeko tresna ere bada; hori horrela, planaren helburua erabilera edo interes sozialeko jarduera bat sustatzea da, edo xede publiko bat lortzeko bultzada ematea, horretarako dirulaguntzak emanda.
Dirulaguntzen-Plan-Estrategikoa-2021-2024.pdf (PDF, 1 MB)
2021-2024-aldiko-Dirulaguntzen-Plan-Estrategikoaren-ebazpena_eguneratze.pdf (PDF, 95 KB)
Azken aldaketako data: