Proiektuak

Dokumentalak egitea eta Liburuak argitaratzea

Gogora Institutuak diruz laguntzen du Euskadiko memoria demokratikoa berreskuratzeko liburu berriak argitaratzea eta dokumentalak egitea, Gerra Zibiletik gaur egun arte, memoriari buruzko
dokumentu- eta ikus-entzunezko funts bat sustatzeko. Lanak aurtengo abenduaren 31rako amaituta egon beharko dute, eta haien gaiak memoria historikoaren eta oraintsuko memoriaren egia berreskuratzearekin eta argitzearekin lotuta egongo dira, demokraziaren eta giza eskubideen defentsaren ikuspegitik, eta haren urraketa salatzearekin. Deialdi horrek 100.000 euro ditu, eta proiektu bakoitzak 10.000 euroko laguntza izango du gehienez dokumentalen kasuan, eta 5.000 eurokoa liburuen kasuan.

Informazio gehiago

Azken aldaketako data: