Aurkezpena

|
|
|
MITHIC PROIEKTUAREN AURKEZPENA |
|
MITHIC – Memoria demokratikoak eta mugaz gaindiko identitateak historia komun baterako.
MITHIC proiektuaren helburua mugaz gaindiko sare bat sortzea da, gero, haren bidez, memoria demokratikoen gaia lantzen duten eragile publikoek elkar ezagutzea sustatzeko, eta, horrela, memoria-ondareari balioa eman eta hura transmititzen laguntzeko |
|
Erakunde hauek dira proiektu-bazkide.
POCTEFA lurraldeko 6 erakunde dira MITHIC partzuergoko bazkide: · Pays de Béarn · CD64 (Conseil Départemental des Pyrénées-Atlantiques) · UPPA (Université de Pau et des Pays de l'Adour) · NG (Nafarroako Gobernua) · GOGORA (Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua; Eusko Jaurlaritza) · EHU (Euskal Herriko Unibertsitatea- Universidad del País Vasco)
Badira beste 12 erakunde ere proiektura elkartuak: Amicale du camp de Gurs, TML, MER64, ONaCVG, CCPHG, DRAC Nouvelle-Aquitaine, la Ville d 'Hendaye, Berako Udala, CERMIN, Memoriaren Bideak, UPNA eta UNIZAR.
|
|
Helburu zehatzak
1. Memoria-prozesuen eta memoria-ondarearen alorrean Mendebaldeko Pirinioetan erreferentziazkoak diren eragile publikoek elkar hobeto ezagutzea, eta, horrela, informazio-trukea erraztea, tresnak bateratzea sustatzea, eta mugaz gaindiko lan-dinamikak bultzatzea. 2. Mendebaldeko Pirinioetako memoria-ondarearen balioa eta transmisioa indartzea, memoria-turismoaren eskaintza sustatzeko eta gure historia komunaren kontakizuna eraikitzeko. 3. «Historia eta memoria demokratikoen» alorrean diharduten eragile publikoen sarea sendotzea, POCTEFAren mugaz gaindiko lurralde osoan heda dadin.
|
|
Espero diren emaitzak
MITHIC proiektuak zer aurreikusten duen: 1. Mugaz gaindiko memoriari buruzko diagnostiko bat garatzea, inbentario modura jasota uzteko eta behar besteko balioa aitortuta, Pirinioetako mugaren iragan hurbileneko memoria-ondarearekin lotutako lekuak, bai eta erreferentziazko eragileak eta eskura dauden tresnak eta baliabideak ere. 2. Gazteentzako hezkuntza-eskaintza komun bat diseinatzea eta saiatzea, «Parcours d 'Internés du Camp de Gurs» proposamenean oinarrituta eta Gurs-eko Esparruaren etorkizuneko Memorialari estu-estu lotuta. 3. Mugaz gaindi espazio komun bat sortzea, mugaz gaindiko lurraldeko memoriaren espazioak, lekuak eta ibilbideak erakusteko. 4. Gazteei eta, oro har, jendeari zuzendutako zientzia- eta kultura-bitartekaritzako eskaintzak proposatzea. 5. Mugaz gaindiko aliantzak sortzea unibertsitateen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeen artean. |
|
Burutzeko epea: 36 hilabete: 2026ko urtarrilaren 1etik 2028ko abenduaren 31ra. Proiektuaren kostua, guztira: 2.574.350,32 €. EGEFen finantzaketa: 1.673.327,71 €. |
|
MITHIC proiektuaren % 65 Europar Batasunak kofinantzatzen du, Interreg VI-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2021-2027) programaren bidez. POCTEFAren helburua Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko muga-lurraldeen integrazio ekonomikoa eta soziala indartzea da. |
Azken aldaketako data:


