Argitalpen-data: 2016/02/24

Martxan da Memoriaren Plaza ekimen partehartzailea Durangon

Arratsaldeko 18:00etan, Durangoko Ezkurdi plazan kokatzen den Memoriaren Plaza ekimen partehartzailearen inaugurazio ekitaldia ospatu da. Bertan izan dira Durangoko Alkatea, Aitziber Irigoras eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Gogora Institutuko zuzendaria, Aintzane Ezenarro, instituzioetako, udaleko alderdi politikoetako ordezkari eta herritarrekin batera besteak beste. Erantsita doakizuez inaugurazio ekitaldiko zenbait argazki.

Ekimena otsailaren 24tik martxoaren 2ra bitartean egongo da ikusgai.

Programa:

  • Otsailak 25, 19:00etan: memoria historikoari buruzko hitzaldia. (Lourdes Errazti, Zientzietako Aranzadi Elkarteko kideak.)
  • Otsailak 29, 19:00etan: Terrorismoaren biktimen partehartzearekin mahai-ingurua. (Mari Carmen Hernandez, ETAren biktima eta Amaia Etxaniz, BVEren biktima.)