Memoriaren Plaza erakusketa Beasainera iritsiko da

Argitalpen-data: 

<p

Del 23 al 29 de abril se podrá visitar la exposición y los actos programados en él, en la plaza San Martín, frente al Ayuntamiento.

Aste horretan hainbat ekitaldi izango dira:

  • Apirilaren 23an, 18:00etan: Erakusketaren irekiera-ekitaldia.
  • Apirilaren 25ean, 19:00etan: Biktimen mahai-ingurua.
  • Apirilaren 26an, 19:30ean: Zine-foruma. "Pasaiako Badia" dokumentalaren emanaldia eta ondoren, egileekin eta senitartekoekin solasaldia.

Ekimena hasi zenetik -2016ko otsailean Bilbon egin zen lehenengoz- Memoriaren Plaza 16 herritan egin da, eta hauexek datuak: 30.100 lagunek hartu dute parte egin diren 16 erakusketatan eta bertan programatu diren ekitaldietan eta hauetatik 4.100 DBH4, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleak dira, beraientzat bereziki programatutako tailer didaktikoetan parte hartu dutenak.

Izan ere, Memoria Plaza erakusketak astean zehar goizez, hezkuntza tailerrak antolatzen ditu DBH4ko, Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleentzat. Helburua da esperientzia esanguratsua eskaintzea Memoria eraikitzeko giltzarriak ezagut ditzaten lagungarri izatea eta gogoeta kritikoa egin dezaten erraztea.

HELBURUAK

  • Memoria jendarteratzea eta partekatzea, erakusketa baten bitartez, eta guztion artean eraikitako gogoeta sustatzea.
  • Herritarrei beren memoria-lekukotza uzteko espazio bat eskaintzea.
  • Memoriak udalerrien eremuan lantzea, eta dinamikak sustatzea iraganari buruzko gogoeta kritikoak partekatzeko.
  • Gogora Institutua ezagutaraztea eta herritarrengana hurbiltzea.

MEMORIA PLAZAREN AURREKARIAK

Gogora Institutua testigantzak batu eta ezagutarazten eta eta herritarren zuzeneko testimonio eta emozioak biltzen. Orain arte, erakusketa ibiltari hau Bilbon, Durangon, Tolosan, Gasteizen, Eibarren, Donostian, Zarautzen, Arrasaten, Getxon, Lasarte-Orian, Gernikan, Santurtzin, Portugaleten, Sestaon, Barakaldon eta Irunen egon da.

Beste udalerrietako esperientziak eskuragarri daude hurrengo estekan