Basauriko Memoria plazan biktimen arteko elkarrizketa izan da

Argitalpen-data: 

Asier Iragorrik, Basauriko alkateak eta Aintzane Ezenarrok, Gogoraren zuzendariak, zabaldu dute gaur arratsaldez Basauriko Memoriaren Plaza erakusketa. Gerra Zibilaren biktimak gogoan izan dituzte bereziki gaurkoan, Francoren gorpuzkia Erorien Haranetik atera eta Mingorrubioko hilobira eraman duten egunean. Sarrera hitzaldien ostean, terrorismoaren eta indarkeriaren biktimek hartu dute hitza beraien bizi esperientzia azaltzeko.

Erakusketa zabalik egongo da urriaren 30a arte, Basauriko San Fausto plazan.