Argitalpen-data: 2017/03/27

Memoriaren Plaza ekimena Lasarte-Oriara iritsiko da

Bizikidetza eta memoria lantzea helburu duen ekimen partehartzailea Okendo plazan kokatuko da apirilaren 3tik 9ra.Testigantzen erakusketaz gain, zenbait mahai-ingurutara gerturatu ahal izango dira herritarrak.

Datorren astelehenean iritsiko da Okendo plazara Memoriaren Plaza. Alkate Jesus Zaballosek eta Gogora Institutuko zuzendari Aintzane Ezenarrok nabarmendu dutenez, "elkarbanatutako memoria" lantzea du helburu ekimenak. Batez ere, "indarkeriaren biktima izan diren horien ahotsak anplifikatu" nahi dituzte.

Ekimenaren aurkezpenera Lasarte-Oriako Udalean ordezkaritza duten talde politiko guztietako kideak gerturatu ziren, baita zenbait herri eragiletako kideak ere. Ezenarroren ustez, "albiste pozgarria" da, "memoria denon artean eraiki beharrekoa delako".

Hiru gune

Okendo plazan kokatuko den karpako erakustetak hiru gune nagusi izango ditu. Zaballosek eta Ezenarrok azaldu dutenez, bakoitzean memoriaren arlo ezberdin bat jorratuko da. Lehenengoa "terrorismoaren biktimei zuzendutakoa izango da". Bertan, ETAren indarkeria jasan duten pertsonen testigantzak jasoko dira, baita GAL, BVE edota AAA taldeen biktimenak ere. 

Indarkeria poliziala pairatutako euskal herritarrei eskainitakoa izango da bigarrena. Azkenekoa, berriz,  memoria historikoari eta gerra zibileko eta frankismoko biktimei zuzendutakoa.

Eztabaidak mahai-inguruetan 

Jendartean memoriari eta bizikidetzari buruzko gogoetak bultzatze asmotan, bi mahai-inguru antolatu dituzte apirilaren 4an eta 6an.

Indarkeriaren biktima diren Josu Elespek, Feli Goikoetxeak eta Manoli Urritegik osatuko dute lehena. Asteartean, 19:00tatik aurrera haien testigantza pertsonalak azaleratuko dituzte herritarren aurrean. Antolatzaileek adierazi dutenez, "gerturatuko direnen parte hartzea eskertuko" lukete.

Osteguneko ordu berean inguruko hiru alkateek hitz egingo dute. Sentsibilitate politiko desberdinetakoak beraiek: Lasarte-Oriako alkate Jesus Zaballos (PSE-EE), Hernaniko alkate Luis Intxauspe (EH Bildu) eta Urnietako alkate Mikel Pagola (EAJ). Etorkizunera begira, bakea herri mailan eraiki ahal izateko gakoen inguruan solastuko dira.

Egunero, dokumentalak proiektatuko dituzte Memoriaren Plazan. 16:00tan eta 17:00etan lanegunetan, eta 13:00etan eta 15:00tan jaiegunetan.

Gaztetxoei zuzendutako ekintzak ere prestatu dituzte Gogora Institukoko kideek. Goizero, herriko ikastetxeetako ikasleak gerturatuko dira Memoriaren Plazara erakusketa ikusi eta haien artean ere gogoetak eragitera.

Egunero, dokumentalak proiektatuko dituzte Memoriaren Plazan. 16:00tan eta 17:00etan lanegunetan, eta 13:00etan eta 15:00tan jaiegunetan.

Gaztetxoei zuzendutako ekintzak ere prestatu dituzte. Goizero, herriko ikastetxeetako ikasleak gerturatuko dira Memoriaren Plazara erakusketa ikusi eta haien artean ere gogoetak eragitera.

Prentsan agertutakoa

Diario Vasco:

http://www.diariovasco.com/buruntzaldea/lasarte/201703/28/proyecto-plaza-memoria-llega-20170328003717-v.html

Noticias de Gipuzkoa:

http://www.noticiasdegipuzkoa.com/2017/03/28/vecinos/buruntzaldea/la-plaza-de-la-memoria-se-traslada-a-lasarte-oria