Proiektuak

Aurkezpena

'Deportazioaren Memoria 1945-2025' proiektua konzentrazio esparru naziak askatu zituztela 80 urte bete direnean sortu da. Ekimen honen bultzatzaile eta sustatzaileak Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea 1940 -1945 eta Gogora−Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua dira.

Berrehun euskaldun baino gehiagok deportazioaren izugarrikeria pairatu zuten 1940 eta 1945 bitartean, aurreko urteetan demokrazia defendatu zutelako – Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Bigarren Errepublikak ordezkatua –. Hala ere, biktima horien oroimena eta haien bizi-esperientzia ezezaguna izan da euskal gizartearen gehiengoarentzat, eta deportazioa, Europan gertakari hori ezaguna den arren, ez da gure memoria kolektiboaren parte izan.

Deportazioaren memoria gurean ezagutzera eman eta zabaltzeko asmoarekin sortu da ekimena eta helburua urteurren honetatik harago joatea da, Gogoraren jarduera planetan txertatuz eta jarraikortasuna emanez.

2025. urtean zehar hainbat ekintza antolatu dira, kontsultatu jada programatuak daudenak berrituz joango den atalean.

Azken aldaketako data:

Deportazioaren Memoria 1945-2025