Erakusketa
Lekua: Aiete Kulturgunean, Donostian
Egutegia: Otsailaren 4tik apirilaren 19ra zabalik
Ordutegia:
-
Astelehen eta jaiegunetan itxita (jaiegunak: martxoak 19, apirilak 2, 3, 4 eta 5)
-
Asteartetik ostiralera: 16:00-20: 30
-
Larunbatetan: 10:00-14: 00/16:30-20: 00
-
Igandeetan: 10:00-14: 00
-
Aste Santuan eta Pazko Astean10:00etatik 14:00etara. Martxoaren 31n eta apirilaren 1, 7, 8, 9, 10ean.
Gogora Eusko Jaurlaritzaren Memoria, Bizikidetza eta Giza Eskubideen Institutuak bultzatzen du erakusketa hau, ‘Deportazioaren Memoria 1945-2025’ proiektuaren baitan, euskal gizarteak deportatutako pertsonekin eta haien familiekin duen zorra kitatzeko helburuarekin.
Erakusketa otsailaren 4an zabalduko da, 18:00etan. Ekimen honek Donostia Kultura eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntza du.
Iraganeko zenbait zaurik urteak behar dituzte orbainduko badira. Batzuk, nazien kontzentrazio-esparruetara deportatutako euskaldunena kasu, ez dira itxi haiek jasan zituztenen bizitzan. Heriotzak eta ahanztura kontzienteak lagunduta lehenik, eta desoroimenak gero, esparruak askatu eta laurogei urtera, zauria zabalik izatea ekarri dute. Berrehundik gora gizon eta emakume, jada gure artean ez daudenak, bizirik zeudela merezi zuten aitortza izan ez zutenak eta, beraz, gure memoria kolektiboan merezi duten lekua lortu ez dutenak.
Jorge Semprunek idatzita utzi zuen bezala, nazien kontzentrazio-esparruetako krudelkeria sentitu daitekeen fenomenoa da, baina ezin da ulertu, ezin da hizkuntza arruntarekin transmititu.
Bizirik atera ziren beste askoren testigantzek konta ezintasun ideia horretan sakontzen dute, bizi izan zutena azaltzeko zailtasuna agerian utziz. Beren haragitan jasan zutenentzat ere ezinezkoa da, ez hitzez adieraztea bakarrik, horrelako zerbait gertatu dela pentsatzea baizik.
Aieteko erakusketak euskal deportazioaren drama modu zorrotz eta bisualean birsortu nahi du, bizirik atera direnen testigantzen bidez, bai eta haien oroimena gal ez dadin ahalegintzen diren familia, lagun, elkarte eta erakundeek gordetako objektu eta argitalpenen bidez ere.
Azken aldaketako data:

